miércoles 27 de mayo de 2009

ARIKETA


Blog honekin ikasitakoa praktikan jartzeko, hona hemen ariketa bat.
Espero dugu emandako informazioa baliogarria izatea eta ongi egitea!

martes 26 de mayo de 2009

Esteban Ezpeleta "Iturri"

Ikastolen Elkarteak eta San Frantzisko eskolak aurrera eramandako proiektuarekin batera, Maiatzak 21ean Iruñan herri kirolen topaketak burutu ziren. Bertan, Ikastola desberdinen arteko lehiaketa egiteaz aparte, "Bihurri" aizkolariaren erakustaldia izan zen. Hemen ikusgai duzue kirolari honen inguruko informazioa eta bideoa:


miércoles 20 de mayo de 2009

Gehien gogoko ditugn webquest-ak














Euskal jolasetako kirolaririk hoberenak. Ezagutu itzazu!

Hemen aurkezten dizkizuegu historian zehar Euskal Herrian izandako herri kiroletako kirolaririk hoberenak:

Hona hemen Iñaxio Perurenaren erakustaldi aparta:




  • Estropadetan, nahiz eta talde anitz existitu Euskal Herri osoan zehar, horien artean bi desberdinduko ditugu: Orio eta Hondarribia.

Arbasoengandik jasotako kirol honetako txapelketarik nagusia Kontxako Bandera da. Ikusgai daukazue hemen iazko txapelketako lehenengo itzulia:




  • Azkenik, pilota jokalari batzuk aurkezten dizkizuegi. Alde batetik, aurreko belaunaldietako jokalari ospetsuak. Horien artean, Atano III, Ogeta, Retegi II edo Galarza II.

Gaur egungo jokalarien artean, ordea, asko eta asko azpimarratu ditzazkegu: Olaizola II, Titin III, Barriola, Mtz. de Irujo, Bengoetxea VI., etab.

Bideo honetan ikus dezakezue egun izan daitekeen pilotaririk hoberena:


lunes 18 de mayo de 2009

Zeintzuk dira herri kirol nagusiak?

Herri kirolak hiru taldetan sailkatu daitezke funtsean:

Lanean oinarritutako herri kirolak
Ondorengo kirolak sartzen dira: aizkolaritza , harri-jasotzea, gizon probak eta idi demak, segalariak, korrikalariak, estropadak, txingak eta lokots bilketa.

Gerran oinarritutako herri kirolak
Palanka jaurtitzea, korrikalariak lanean oinarritutako kiroletan bezala, sokatira eta bolo jokoak dira talde honetako herri kirolak.

Jai-ospakizunetan oinarritutako herri kirolak
Pilota da Euskadiko jaiekin harreman handiena duen kirola, eta aspalditik praktikatu da euskal lurraldeetan.

Zein da herri kirolen jatorria?


Euskal Herrian sortu eta antzinatik jokatu direnak dira herri kirolak. Horietako asko, hemen sortutakoak badira ere, munduko beste zenbait lurraldetan ere ezarri dira denborarekin. Hemen praktikatzen diren kirol batzuk, berriz, munduko beste herrietan jokatzen diren beste batzuen antzekoak dira.

Herri kirolen jatorria garai bateko hainbat lan jarduera aisialdira bideratzean aurki dezakegu. Baserritarrak egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin. Horrez gain, lan horiek pertsonen arteko lehia eragin dute kirol bihurtuta.

jueves 14 de mayo de 2009

Herri Kirolak San Frantzisko Eskolan


Kulturik gabe ez dago herririk eta jolas eta jokorik gabe ez dago kulturarik.
Ludikotasuna ezinbestekoa da pertsonon garapenerako zein pertsonen arteko komunikaziorako, harremanetarako, etab.
Bizitzan modu ludikoan gozatzeko trebatzea, ikastea beharrezkoa da.
Gaurko bizimoduak, bizi garen jendarteak, ludikotasunetik urrundu egiten gaitu eta bizimodu horrek egoera desorekatu batetara eramaten gaitu.
Euskal jolas eta jokoak gure kulturan euskaraz bizitzeko urrezko aukera dira, erabil ditzagun!

XIBA proiektua Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioan kokaturik dago. Euskal kulturarekin bat egiten duen euskal ludikotasunaren bitartez, euskal kultura eta euskararen erabilera bultzatu eta indartu nahi du. Horra hor proiektu honen altxorra!

HELBURUAK
Gure haur, ume eta gazteen heziketan euskal pilotak, euskal jolas eta jokoek eta euskal arraunak duten garrantziaz ohartarazte.
Hastapeneko praktika izan eta jarduera horiekiko motibazioa piztea.
EDUKIAK
Joko eta kirol hauetan behar diren oinarrizko trebetasunak lantzeko jolas eta joko pedagogikoak.
Adin tarte bakoitzaren ezaugarri fisiko morfologikoak errespetatuz, jokoak moldatu.
Ondo pasatzearen sentsazioa oinarri izatea.
KONPETENTZIAK:
Jolas eta jokoaren bitartez norbera bere burua ezagutzearen eta onartzearen eta besteak onartzearen eta errespetatzearen garrantziaz ohartarazi.
Euskara zein euskal kulturaren erabileraren eta ezagutzaren garrantziaz ohartarazi.
Osasuna zaintzearen beharraz ohartarazi.
Gaitasunak eta trebetasunak BIZITZARAKO eta EZ KIROLETARAKO garatzearen garrantziaz ohartarazi.
Taldekide izatearen garrantziaz ohartarazi.
Herriaren ezagutzaren beharraz zein Herriaren partaide izatearen sentimenduaz ohartarazi.

Gaur egungo ESKOLA KIROLA eredutik urrun dagoen, INONGO KIROLEN MESEDETARA ez dagoen eta KIDETASUNA, TALDEAREN KOHESIOA, KOOPERAZIOA ETA JARDUERA FISIKOAK EGITEKO GOZAMENA BIDERATUKO dituen eskola hezitzailea.
Gorputz Heziketa arloarekin batera haur, ume eta gazteen garapen integralaren bila egiten duen proposamen osoa.