jueves, 14 de mayo de 2009

Herri Kirolak San Frantzisko Eskolan


Kulturik gabe ez dago herririk eta jolas eta jokorik gabe ez dago kulturarik.
Ludikotasuna ezinbestekoa da pertsonon garapenerako zein pertsonen arteko komunikaziorako, harremanetarako, etab.
Bizitzan modu ludikoan gozatzeko trebatzea, ikastea beharrezkoa da.
Gaurko bizimoduak, bizi garen jendarteak, ludikotasunetik urrundu egiten gaitu eta bizimodu horrek egoera desorekatu batetara eramaten gaitu.
Euskal jolas eta jokoak gure kulturan euskaraz bizitzeko urrezko aukera dira, erabil ditzagun!

XIBA proiektua Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioan kokaturik dago. Euskal kulturarekin bat egiten duen euskal ludikotasunaren bitartez, euskal kultura eta euskararen erabilera bultzatu eta indartu nahi du. Horra hor proiektu honen altxorra!

HELBURUAK
Gure haur, ume eta gazteen heziketan euskal pilotak, euskal jolas eta jokoek eta euskal arraunak duten garrantziaz ohartarazte.
Hastapeneko praktika izan eta jarduera horiekiko motibazioa piztea.
EDUKIAK
Joko eta kirol hauetan behar diren oinarrizko trebetasunak lantzeko jolas eta joko pedagogikoak.
Adin tarte bakoitzaren ezaugarri fisiko morfologikoak errespetatuz, jokoak moldatu.
Ondo pasatzearen sentsazioa oinarri izatea.
KONPETENTZIAK:
Jolas eta jokoaren bitartez norbera bere burua ezagutzearen eta onartzearen eta besteak onartzearen eta errespetatzearen garrantziaz ohartarazi.
Euskara zein euskal kulturaren erabileraren eta ezagutzaren garrantziaz ohartarazi.
Osasuna zaintzearen beharraz ohartarazi.
Gaitasunak eta trebetasunak BIZITZARAKO eta EZ KIROLETARAKO garatzearen garrantziaz ohartarazi.
Taldekide izatearen garrantziaz ohartarazi.
Herriaren ezagutzaren beharraz zein Herriaren partaide izatearen sentimenduaz ohartarazi.

Gaur egungo ESKOLA KIROLA eredutik urrun dagoen, INONGO KIROLEN MESEDETARA ez dagoen eta KIDETASUNA, TALDEAREN KOHESIOA, KOOPERAZIOA ETA JARDUERA FISIKOAK EGITEKO GOZAMENA BIDERATUKO dituen eskola hezitzailea.
Gorputz Heziketa arloarekin batera haur, ume eta gazteen garapen integralaren bila egiten duen proposamen osoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario